Korrikaren amaiera festarako dena prest dago Donostian. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo da, eta mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Atzean zuloa proiektuaren aurpegiak izango dira, esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak.