Herritarra, parekidea eta parte hartzailea den egitarau bat prestatu dute 40. Ibiladirako. Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.