Thusiak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau ez da gerra bat’ antzezlana estreinatuko dute maiatzaren 10ean, Gasteizen. Estreinaldia baino lehen Bunker, antzezlanaren hitzaurre bat izango dena, taularatuko dute Gasteizko Hibridalab zentroan. Ekimen honek antzezlanean kontatzen diren istorioak osatzeko eta pertsonaiak sakonago ezagutzeko balioko du.