Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen' eleberri beltza berrargitaratu dute. Gaur egungo irakurleek 1955eko testua arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan du Erein argitaletxeak, Loidiren eta euskararen orduko doinua eta kolorea galdu gabe. Jon Alonso idazlea arduratu da hitzaurrea idazteaz.