Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz. Dagoeneko bi lan daude irakurgarri webgune berrian: Itxi dezagun zirkulua eta Harrien mintzoa. Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du.