Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon. Egitarau osoa aurrerago ezagutzera emango badute ere. Antolatzaileek iragarri dutenez, kultur adierazpide askotako ikuskizunek osatuko dute programazioa. Horien artean Ibil Bedi talde nafarraren zuzenekoa eta Fast Fatum kontzertu poetikoa izango dira.