Lautan hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten. Seigarren edizioa otsaileko lau ostegunetan egingo da, eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu.