Mendialdea Mankomunitateak 2024ko azaroan jarri zuen martxan edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko kanpaina Areson, Goizuetan, Leitzan eta Lekunberrin. Kanpaina amaitu zenetik hiru hilabete igaro direnean, Mendialdea Mankomunitateak oso positibotzat jo ditu lortutako emaitzak, «selektiboki bildutako biohondakinen ehunekoa % 6 igo da eta aldi berean, edukiontzi horretan agertzen diren elementu desegokien kopurua nabarmen jaitsi da». Entzun Joseba Sanchez teknikaria.