Leitzako Aurrera elkartearen eguna izanen da urriaren 4ean. XVII. edizioa izanen da eta egitarau zabala antolatu dute larunbaterako. Goizean goizeko txistularien dianarekin hasi eta ordu ttikiak arte egun bikaina antolatua dago. Horrela gogoratu digu Ainara Saralegi bertako kideak.