Irailekoak poesia-jaialdia bigarrenez egingo da Itsasun, irailaren 26an eta 27an. Euskaltzaindiak antolatutako jaialdiak euskal poeten lana gizarteratzea du helburu, eta beste herrialde batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Poesiaz gain, musika eta arte plastikoak ere izango dira egitarauan.