Hilekoa munuduko biztanleen erdiek beren bizitzaren herenean izaten du eta hala ere gai ezezaguna da, zientzilari askorentzat ere. Zenbait ikerketa argitaratu dira azkenaldian. Harrigarrienak ez dira emaitzak, orainarte ikerketu izana baizik. Adibidez, zergatik ditugun apetak edo kapritxoak janari jakin batzuekiko, justu hilekoa jaitsi aurretik. Edo zein den hilekorako produktuen eraginkortasuna. Horrek agerian jartzen du hilekoarekiko negazionismoa, eta horri buruz aritu dira Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran.