Ispilu Beltza

#225 - Patri Urkizuren sareetan


Listen Later

Oso zaila da Patri Urkizu hitz gutxitan definitzea. Euskaltzain urgazlea da, idazlea eta Lezoko alkate ohia. Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean (1970), non, besteak beste, irakasle bezala Fernando Lázaro eta Koldo Mitxelena izan zituen. Azken honek zuzenduta Euskal Filologian doktore gradua lortu zuen Pierre d´Urteren hiztegia. Londres 1715 tesi lanaz (Gasteiz, EHU 1986). Orain Patriurkizu.eus webgunea sortu du bere ondarea zabaltzeko asmoz. Guk ispilu beltzaren parera gonbidatu dugu.
Gainera Donostiako Liburutegietako Isabel Vesgak liburu bat gomendatuko digu eta Kresala Zineklubeko Jeanette Diazek Istanbulera eramango gaitu 'Ghosts' filmaren bitartez.
Jantzi kaskoak eta adi!
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Ispilu BeltzaBy Donostia Kultura