Uda honetan antzerki programa oparoa izango da Donostian. Nola antzokietan, hala kalean. Eta horren guztiaren ingurukoak jakiteko Norka Chiapuso, Donostia Kulturako arte eszenikoen zuzendaria, gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera.
Gainera Mikel Iturriak asteko agenda aletuko digu eta Harri Fernandezekin bi xentimo botako ditugu airera.
Jantzi kaskoak eta adi!