Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Serralloko bahiketa" Wolfgang Amadeus Mozarten operari heldu dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan.Mediterraneo ertzeko jauregi batean kokatzen da opera hau, non Selim pachak Konstanze gatibu duen. Lortuko al du Belmonte bere senargaiak Konstanze erreskatatzea, pachak berarekin ezkontzeko konbentzitu baino lehen?"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.