Opera prima ABAO (eus)

Opera prima ABAO (eus)

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Opera prima ABAO (eus) episodes

  • 6. Amodioa eta heriotza
    Drama da ABAO Bilbao Operaren 2025-2026 denboraldiko aukeraketaren adierazgarria. Hala azpimarratu du Enrique Bert operan adituak “Opera prima ABAO” podcastaren hirugarren denboraldiko seigarren eta azken atalean.Hurrengo denboraldiko bost operak xehetuz osatu du atala. Maitasunarekin eta heriotzarekin lotutako bost obra tragiko dira, hain zuzen ere: Verdiren "La forza del destino", Cilearen "Adriana Lecouvreur", Masseneten "Werther", Donizettiren "Maria Estuarda" eta Giordanoren "Andrea Chénier".“Opera prima ABAO”, ULU Mediak EITB Mediarentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan.
    22 min
  • 5. "Otello", bi geinu elkartzen direnean
    Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren aurtengo denboraldiari amaiera ematen dion Giuseppe Verdiren "Otello" operari helduko dio Opera Primaren hirugarren denboraldiaren bosgarren atal honetan.Istorio tragiko eta hilezkor hau, Verdiren errepertorioko azkenaurreko lana da, eta, bertan, maitasuna, arrazakeria eta engainua uztartzen dira, William Shakespeareren izen bereko draman oinarri hartuta.
    22 min
  • 3. ''Tristan und Isolde'', maitasuna gainezka
    Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2024-2025eko egitarauan eskaini den Richard Wagnerren "Tristan und Isolde" operari helduko dio atal honetan.Askoren ustez, "opera guztien ama" eta musika garaikidearen hasiera da "Tristan und Isolde", amodioaren estasia beste inork ez bezala erretratatzen duen lan hiperbolikoa.
    22 min
  • 4. “La Favorita”, hitzen balioa
    Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren egitarauan eskainiko den Gaetano Donizettiren "La favorite" operari heldu dio Opera Primaren hirugarren denboraldiaren laugarren atal honi.Donizettiren opera honek "grand opera" frantsesaren estiloa du, balleta, abesbatza, eszena ikusgarriak eta lau ekitaldirekin. Horretaz gain, erromantizismoan ohiko den "exotismo espainiarrarekin" ere bat egiten du.
    32 min
  • 2. ''Il trittico'', hirurak bat
    Operan aditua den Enrique Bertek 2024-2025 ABAO Bilbao Operaren egitarauan eskainitako Giacomo Pucciniren "Il Trittico" operari heldu dio atal honetan"Il Trittico" opera hirukoitza da, gure sentimendu ibilbidearen hiru aurpegi islatzen dituena. Gure bizitzako une batean edo bestean agertzen direnak eta, batzuetan, elkarren artean harilkatu litezkeenak."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    22 min
  • 1. ''Don Pasquale'', gazteak baleki zaharrak bezala
    Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2004ko egitarauan eskaini den Gaetano Donizettiren "Don Pasquale" operari heldu dio "Opera prima ABAO" podcastaren hirugarren denboraldiari hasiera ematen dion atal honetan.Don Pasquale, hiru gaztek, bere bizitzaren amaiera eroso bihurtuko dion emakume gazte baten bila dabilen klasista zahar eta apetatsuari eman nahi dioten ikasgaia da."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    19 min
  • 6. Dauden guztiak dira
    Enrique Bert operan adituak ABAO Bilbao Operaren hurrengo denboraldiko egitarauari helduko dio "Opera prima ABAO" podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean. ABAOren 2024-25 denboraldia deskribatzen duen zerbait baldin badago, zera da: bertan arte eder honen historiako funtsezko lau konpositore biltzen direla: Verdi, Wagner, Puccini eta Donizetti."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    33 min
  • 5. ''La Boheme'', amodio koktela
    Giacomo Pucciniren "La boheme" operari helduko dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan Enrique Bertek. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 denboraldiaren egitaraua itxiko duen azken lana xehetu du operan adituak.Rodolfo poeta gazte behartsua, miseriatik gertu bizi da Parisko ganbara hotz batean eta norbaitek atea jotzen dio. Atea ireki eta Mimi, gaixo itxura duen neska gaztea da. Ikusi orduko maitemindu egin da."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    24 min
  • 4. ''Rigoletto'', maitasun madarikatua
    Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Rigoletto" Giuseppe Verdiren operari heldu dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan. Denboraldi honetako opera guztiak bezala, maitasunaz ari den obra da hau, edo maitasunaren gabeziaz eta, bereziki, amodiozko madarikazio bati buruzkoa."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    27 min
  • 3. ''Serralloko bahiketa'': nota gehiegi
    Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Serralloko bahiketa" Wolfgang Amadeus Mozarten operari heldu dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan.Mediterraneo ertzeko jauregi batean kokatzen da opera hau, non Selim pachak Konstanze gatibu duen. Lortuko al du Belmonte bere senargaiak Konstanze erreskatatzea, pachak berarekin ezkontzeko konbentzitu baino lehen?"Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    22 min

About Opera prima ABAO (eus)

From the publisher's feed

"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari.…