Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren egitarauan eskainiko den Gaetano Donizettiren "La favorite" operari heldu dio Opera Primaren hirugarren denboraldiaren laugarren atal honi.Donizettiren opera honek "grand opera" frantsesaren estiloa du, balleta, abesbatza, eszena ikusgarriak eta lau ekitaldirekin. Horretaz gain, erromantizismoan ohiko den "exotismo espainiarrarekin" ere bat egiten du.