Opera prima ABAO (eus)

Opera prima ABAO (eus)

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Opera prima ABAO (eus) episodes

  • 2. L'elisir d'amore: maitasun xaloa
    Gaetano Donizettiren "L'elisir d'amore" operari heldu dio operan aditua den Enrique Bertek "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den bigarren lana da.Ustezko maitasun-elixir bat erabiliz bere maitearen arreta bereganatzen ahaleginduko da Nemorino mutil gaztea, non eta Euskal Herriko herri txiki batean."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    21 min
  • 1. Romeo eta Julieta: Betirako maitasuna
    Amodioz blai abiatuko dugu "Opera prima ABAO"ren bigarren denboraldia. ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den Charles Gounoden "Romeo eta Julieta" operari heldu dio Operan aditua den Enrique Bertek atal honetan.Bi maitale gazte, amaiera tragiko bat eta entzule guztiak maitemintzen dituen opera ezin ederragoa."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    28 min
  • 6. Opera eta amodioa
    Ez dago denboraldia ixteko modu hoberik, hurrengo denboraldia aurkeztuta baino. Eta horixe da operan aditua den Enrique Bertek seigarren atal honetan proposatuko diguna. ABAO Bilbao Operak, 2023/2024 denboraldirako operaren munduan oso ezagunak diren bost obra hautatu ditu, eta guztiak maitasunaren lokarriarekin lotu genitzake. Obra hauek zeintzuk izango diren jakin nahi baduzu, entzun "Opera prima ABAO" podcastaren seigarren eta azken atala."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    30 min
  • 5. ''Il Trovatore": Istorio txarrak ez dezala musika ona zapuztu
    Musika onak argumentuaren edozein aldrebeskeria zuritzen du. Eta "Opera prima ABAO"ren kapitulu honetan Enrique Bertek horren adibide on bat erakutsiko digu, "Il trovatore" (Trobalaria) operarekin, "Rigoletto" eta "La Traviatta"rekin batera Giuseppe Verdiren opera trilogia ezaguna osatzen duen obra."Il Trovatore"ren istorioak maitasuna, mendekua, zeloak eta suntsipena uztartzen ditu.
    27 min
  • 4. ''Anna Bolena": Bi bizitza paralelo'
    Operan aditua den Enrique Bertek Gaetano Donizettiren "Anna Bolena" operari heldu dio "Opera prima ABAO"ren atal honetan, ABAO Bilbao Operaren 2022-23rako egitarauan aurkeztutako lana.Obra benetan ederra baina, hala ere, erdi ahaztuta zegoena, harik eta 1957an arte honen historiako izarrik handienetako batek, María Callasek, ahanzturatik erreskatatu zuen arte, Luchino Viscontik Milango Scalan zuzendutako funtzio historiko batean. Horrela, Maria Callas eta Anna Bolenaren izenak estuki lotuta geratu ziren betiko.Anna Bolena eta Maria Callas, bakoitza bere garaian bizitza bikaina izan zuten bi emakume dira. Biak ala biak, infernuetara jaitsi ondoren modu tragikoan amaitu zutenak."Opera Prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    27 min
  • 3. ''I puritani": Nota bat baina gehiago
    Enrique Bert opera adituak, 2022-23rako ABAO Bilbao operaren egitarauaren lehen emankizuna izan zen Vincenzo Belliniren "I Puritani" obraren inguruan arituko da oraingo honetan.Obra honek, funtsezko bi elementu ditu: alde batetik, istorio erromantikoaren konbentzionaltasuna; eta, bestetik, nota bakar baten kondaira. Konbinatzen baditugu, historia tradizional bat dugu, zeina modu, agian bidegabean, operaren azken uneetan tenorrak jorratu behar duen notetako batek baldintzatuta aurkitzen den: Fa gainaltu bat, ia inoren eskura ez dagoena eta, hala ere, guztiek ezinegon eta ikusminez espero dutena. Iritsiko al da nota horretaraino, bai ala ez? Hor dago koska."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    23 min
  • 2. "Tosca", amodioaren eta politikaren uztarketa
    Enrique Bert opera adituak, Bilboko ABAO opera egitarauan aurkeztutako Giacomo Pucciniren "Tosca" opera ezagunari buruzko azalpenak eman dizkigu "Opera prima ABAO"ren bigarren atalean."Tosca", zalantzarik gabe, operazaleek gehien maite duten obretako bat da. Hori bitxi samarra izan daiteke, kontuan hartzen badugu kontatzen den istorioa nahiko gordina dela: kartzela eta ideia politikoen ondorioz jasandako tortura eta heriotza, bereziki. Izan ere, "Tosca" maitasun istorioa da, bai, baina askatasunaren alde borrokan, boterearen zaindari gotorren aurrean topo egin dutenen istorioa ere bada. Nolabait ere, musika ezin ederragoaren bitartez, politika eta maitasuna batzen dituen opera."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.
    16 min
  • 1. ''Così fan Tutte": Misoginia arte bihurtuta
    Enrique Bert opera adituak, ABAO Bilbao opera elkartearen egitarauan aurkeztutako Mozarten "Così fan tutte" opera ospetsuari buruzko azalpenak eman dizkigu "Opera prima ABAO" podcastaren aurreneko atalean, bere istorioaren nondik norakoak xehetuz eta musika-pasarte esanguratsuenak eskainiz.Gaur egungo pentsamolde berdinzaletik oso arrotza egiten zaigun arren, zoritxarrez operaren ibilbide klasikoan oso presente egon den gaia da kasu honetan ardatza: misoginia. Izan ere, opera honetan, gizonezko pertsonaiek haien emakumezko bikotekideen fideltasunaren apustua egiten dute, "cosi fan tutte" edo "horrela egiten dute (emakume) guztiek" mespretxuzko esaldia erabiliz. Mezu misogino eta atzerakoi hau gaindituz, nolanahi ere, Enrique Bertek Mozarten opera honen edertasuna topatzen lagunduko digu.
    19 min

About Opera prima ABAO (eus)

From the publisher's feed

"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari.…