Operan aditua den Enrique Bertek ABAO Bilbao Operaren 2023-2024 egitarauan eskainiko den "Rigoletto" Giuseppe Verdiren operari heldu dio "Opera prima ABAO" podcastaren atal honetan. Denboraldi honetako opera guztiak bezala, maitasunaz ari den obra da hau, edo maitasunaren gabeziaz eta, bereziki, amodiozko madarikazio bati buruzkoa."Opera prima ABAO" bilduman operako obra ezagunenen istorioen xehetasunak zehazten dira eta musika-pasarte esanguratsuenak eskaintzen dira.