Ostiralero bezala, Donostia Kulturak antolatzen duen Egile Ikastaroen inguruan hitz egin dugu. Gaur, ilustrazioaren txanda izan da, eta horretarako Aitziber Alonso ilustratzaile donostiarra gonbidatu dugu.
Horrez gain, Yone Renteria etorri da liburutegietatik, eta Dror Mishani idazlearen 'Tres' nobelaren inguruan hitz egin digu.
Amaitzeko, Jon Gartziak asteburua indarrez hasteko musika ekarri digu Kanta Katiluan.
Jantzi kaskoak eta adi!