Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa bularreko angina arintzeko erabiltzea zen. Hain zuzen sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen parte-hartzaileetan eragin nabarmena zuela konturatuta, botikaren jomuga aldatzea erabaki zuten, eta erabilera arrakastatsuagoa eman zioten: erekzio disfuntzioa tratatzera bideratu zuten. Baita asmatu ere!"Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, bigarren aukera izan duten botiken adibide gehiago jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.