Gaur ostirala da, eta ostiraletan Donostia Kulturako Egile ikastaroen inguruan aritzen gara Ispilu Beltzan. Gaurkoan, Pablo Malo zine-zuzendariaren txanda izan da, berak Larrotxenen eskaintzen baitu 'Dirección de cine' izena duen ikastaroa.
Horrez gain, ostiralero legez baita ere liburutegietara gerturatu gara, Ruben Vidalen gomendio bila. Juan Luís Landaren 'Orreagako kronikak' liburu edo komikia gomendatu digu.
Amaitzeko, Jon Gartziak musika ekarriko digu Kanta Katilura, asteburua ondo hasteko.
Jantzi kaskoak eta adi!