Antzerkiari buruz hitz egin dugu gaurko Ispilu Beltzan. 'En palabras de Jo… Mujercitas' da Victoria Eugenia antzokian ikusteko aukera izango dugun antzezlana, otsailaren 11ean izango da, eta honen inguruan aritzeko Clara Sanchís aktorea deitu dugu.
Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturriak hirian gertatuko denaren errepasoa eman digu bere Kultur Periskopioan.
Amaitzeko, Jon Gartziaren Kanta Katiluarekin, musikaz amaitu dugu asteleheneko saioa.
Jantzi kaskoak eta adi!