Gaurko Ispilu Beltzan ere antzerkia izan dugu hizpide. 'Album' da Formol Laborategia konpañiak proposatzen digun ikuskizuna. Otsailaren 12an eta 13an ikusteko aukera izango dugu Gazteszenan, eta guk antzezlanaren zuzendaria den Edurne Azkarate gonbidatu dugu.
Horrez gain, Kresala zineklubeko lagunek proiektatuko duten pelikula gomendatzera etorri dira. Pedro Saldaña izan dugu gaurkoan, zinemaldian estreinatu zen 'Bad Luck Banging or Looney Porn' filmaren inguruan hitz egiteko.
Amaitzeko, Jon Gartziarekin musikaz amaitu dugu saioa, bere Kanta Katiluan.
Jantzi kaskoak eta adi!