Iñaki Diéguez Akustik Trío ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu Lugaritzen. Otsailaren 11ean izango da, arratsaldeko 19.30ean, eta gaur Donostia Kultura Irratiara akordeoi jolea gonbidatu dugu.
Horrez gainera, osteguna denez gero, Josemi Beltrán eduki dugu zinemaren eta beste kontu batzuen inguruan solasean, '¡Subtítulos!' atalean.
Amaitzeko, Jon Gartziaren musika eduki dugu saioari agur esateko, Kanta Katiluan.
Jantzi kaskoak eta adi!