'Fake: begiari tranpa' da Erre Produkzioak Lugaritzera ekarriko duen proposamena. Otsailaren 19an izango da, eta antzezlanaren zuzendaria den Gorka Mínguez gonbidatu dugu guk gaurkoan, lan honen inguruan solasteko.
Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturria gerturatu zaigu bere Kultur Periskopioaren laguntzaz hiriko agendari errepasoa emateko.
Amaitzeko, Jon Gartziak bertako musikaz hasi du astea Kanta Katiluan.
Jantzi kaskoak eta adi!