Gaurkoan Ispilu Beltzan dantzari buruz hitz egingo dugu. 'La maldición de los hombres Malboro' da Victoria Eugenia antzokian otsailaren 18an eta 19an egongo den ikuskizuna, eta guk Donostia Kultura Irratira ikuskizunaren zuzendaria den Isabel Vázquez gonbidatu dugu.
Horrez gain, asteartero bezala Kresalako gure lagunak gerturatu dira aste honetako proiekzioaren inguruan hitz egitera, Eskamak Kentzen sekzioan. Pedro Saldaña izan dugu gaurkoan, Rober Bresson zuzendariaren 'Pickpocket' filmaren inguruan hitz egiteko.
Amaitzeko, Jon Gartziak bertako musikaz bukatu du saioa Kanta Katiluan.
Jantzi kaskoak eta adi!