Sign up to save your podcasts
Or

Gaurko Ispilu Beltzan musika izan dugu protagonista. Donostian eta munduan ezaguna den Chano Dominguez musikariarekin solasteko aukera izan dugu. Askotan egon da Jazzaldian, eta gaurkoan bere proiektu berria aurkeztu digu: Chabem, Hamilton de Holanda eta Rubem Dantas musikariekin batera. Otsailaren 16an arituko dira Victoria Eugenia antzokian.
Horrez gain, Ainhoa Urgoitiak argazkigintza hizpide duen 'Norberaren Gela' dokumentala aurkeztu digu. Lugaritzen ikusteko aukera egongo da, martxoaren 23an, Kresala zineklubaren eskutik.
Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunak ekarri dizkigu asteazken honetan, Kanta Katiluan.
Jantzi kaskoak eta adi!
By Donostia KulturaGaurko Ispilu Beltzan musika izan dugu protagonista. Donostian eta munduan ezaguna den Chano Dominguez musikariarekin solasteko aukera izan dugu. Askotan egon da Jazzaldian, eta gaurkoan bere proiektu berria aurkeztu digu: Chabem, Hamilton de Holanda eta Rubem Dantas musikariekin batera. Otsailaren 16an arituko dira Victoria Eugenia antzokian.