Jone autobusez joango da Gasteizera, Xabier Beraza Hizkuntzalaritzan Doktore eta Irulegiko Eskuko ikertzailearekin biltzeko. Berazak bere sekretuak erakutsiko dizkio, piezak euskararen jatorriarekin zerikusia duen misterio handi baten parte direla esanez. Fournier Karta Museoan brontzezko beste pieza bat aurkituko du Jonek, baina Aitor taxilariak jarraitzen dio, Gorrotxategi izeneko pertsona ilun batekin lanean.