Mezu anonimoan iradokitako bideari heltzea erabaki ondoren, Inaki eta Idurreren arteko elkarlanak inork espero ez zuen ondorioa ekarri du: holobiontea berpiztu dute laborategian. Honek, baina, ordura arte ezkutuan zeuden bestelako liskarrak ere berpiztu ditu. Matthew Mendozak eta Ane Susperregik gogor egingo dute talka, piztia norbere aldera eramateko sokatiran."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.