Holobiontea

Holobiontea

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Holobiontea episodes

  • 6. Obertura
    Jakob Mendelssohn, Task korporazioaren benetako buruak, bere plan ikaragarriak agerian ipini ditu, baina holobionteen eraso bortitzak kaosa zabalduko du. Matthew, Idurreri lagundu ezinik dago Jasconiusen gatibu. Bitartean, Fingal koban, Idurre, Aroa, Imanol eta Odeik “Imhullu” izeneko arma sonikoaren bidez azken borroka erabakigarriari ekingo diote.
    30 min
  • 5. Mendelssohn
    Nibiruren gordelekuan holobiontearen erasoa bertatik bertara bizi dute Idurrek eta Imanolek. Eta Nibiruren eta haren zakurraren bizitza arriskuan daude. Fingalen haitzuloa bisitatzera joan diren Aroa eta Odei Jakob txorizale astunarekin topatuko dira, baina baita Task Corporationen konspirazioarekin , eta “Imhullu” izeneko elementu misteriotsuarekin ere.
    21 min
  • 4. Aske
    Taskek gidatuta eta monitorizatuta, holobiontea aske dabil Eskoziako kostaldean, parean topatzen duen oro erasoz. Nibiru eta Idurreren taldea holobionteen jatorria azalduko lukeen froga gehiagoren bila ari da, haien kokalekua Taski filtratua izan daitekela ohartu gabe. Jasconius itsasontzitik Matthew abisua bidaltzen saiatuko da, agian beranduegi.
    21 min
  • 3. Ockhamen labana
    Jasconius laborategian holobiontearen berpizte esperimentu arriskutsua berriz martxan jarriko da, nahiz eta Matthew eta Aneren arteko tentsioak goraka egin duen. Gomastra uhartean, Nibiruk holobiontearen sorrerari buruzko hipotesi berritzaile bat azalduko die Idurreri eta bere taldeari. Zientzia eta mitologia nahasten diren bitartean, Ockhamen labanaren logikak ikerketaren norabidea errotik alda dezake.
    23 min
  • 2. Nibiru
    Idurreren taldeak bidaia luzeari ekiten dio Eskoziako Hebrida uharteetara, holobionteari aurre egiteko gakoa izan dezakeen Nibiru misteriotsuaren bila. Aldi berean, Matthew Jasconius itsasontziaren barruan dago, Task multinazioanalak holobiontea berpizten saiatzeko eratu duen laborategi mugikorrean. Batean zein bestean, sekretuek eta traizio arriskuak bidaia mehatxupean jarriko dute.
    25 min
  • 1. Eztei bidaia
    Holobiontearen amaiera ospatu eta urtebetera, Idurreren taldeak lasaitasun faltsuan bizi du egunerokoa: Imanol diskoteka batean atezain moduan lanean ari da, Odei bideo-jokoetan murgilduta eta Idurre unibertsitatera itzuli da. Matthew unibertsitatean ustekabe agertzen denean dena aldrebestuko da ordea, mezu kezkagarri bat baitakar: holobiontea ez da hil.
    22 min
  • 0. Holobiontea III. Izan bada, ez ezagutu arren
    “Holobiontea” soinu fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia eskainiko dizugu GUAU plataforman. Sei ataletan banatuta saretuko da, datozen sei asteetan zehar.Holobiontea garaitu ondorengo urteurrenean, Idurre Aldazabal eta bere taldea berriz elkartzera doa. Ez da ospakizunerako tarterik izango ordea: piztia berpizteko ahaleginean dabil TASK Corporation, berau gizateriaren kontrako arma gisa erabiltzeko. Arriskuari behin betiko amaiera emateko asmoz, Holobiontearen jatorriaren bila bidaiatu beharko du taldeak Eskoziara.Soinu-fikzioan Nagore Aranburuk gorpuzten du Idurre Aldazabal protagonista, eta Asier Ormaza, Aitziber Garmendia, Iban Garate edota Klara Badiola dira pertsonaia nagusiei ahotsa jartzen dieten aktore ezagunak.
    2 min
  • 6. Gerra hotza
    Idurrek, Nibiruren laguntzari esker, holobionteei aurre egiteko arma bat ekarri du, baina hala eta guztiz ere, Aroak eta talde operatiboko gainontzeko kideek borroka gogotik egin beharko dute Balzolako kobazulotik bizirik ateratzeko. Donostian, bitartean, laborategian lapurtutako buztan zatia erosten saiatuko dira TASK corporationeko kideak."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    21 min
  • 5. Erremedioa
    Alarma guztiak piztu zaizkie Matthewri eta Idurreri laborategian, norbaitek holobiontearen buztan zatia eraman duela antzeman dutenean. Matthew, Amanda izan den susmoa hartuta dago. Gai larriagoak dituzte esku artean, ordea: ugaltzen ari diren holobionteei aurre egiteko erremedio eraginkor bat topatu behar dute lehenbailehen."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    22 min
  • 4. Herensugearen kabia
    Matthewk Amandarekin gauzak argitzeko saiakera egiten du, Donostiako taberna batean zerbait hartzeko geratuta. Aroak, Imanolek eta Odeik osatutako talde operatiboa, bitartean, handik urrun, Dima aldean, holobionteak ezkutaleku gisara erabiltzen duen kobazuloan jarraitzen dute, herensugearen ahoan sartuta."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    21 min

About Holobiontea

From the publisher's feed

Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko…