Holobiontea

Holobiontea

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Holobiontea episodes

  • 3. Ez dago kerik surik gabe
    Bilboko erasoaldiak, gutxienez, aztertu ahal izateko lagin bat utzi du: holobiontearen buztan zatia. Laginari egindako azterketek ez dute ordea hain berri onik utziko, Matthew eta Idurrek holobiontea epimorfosi bitartez birsortzeko gai dela antzeman baitute. Arrisku horrek suposatu dezakeena kontuan izanik, Aroa, Imanol eta Odei Bilbo ingurura itzuliko dira berriz, holobiontearen habia non egon daitekeen topatzera."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    21 min
  • 2. Zazpi kale, irtenbide bakarra
    Holobionteak Bilboko erdigunean eta San Mames futbol-zelaian bertan eraso egin ondoren, armadak larrialdi eta ebakuazio neurriak hartu beharko ditu. Talde operatiboa bitan banaturik, Aroa, Imanol eta Odei Zazpi Kaleetako anabasan murgilduko dira, Idurre, Matthew eta etorri berria den Amanda, kontrolgunean mantentzen diren bitartean. Kokaleku batean zein bestean, egoera gero eta muturrekoagoa bihurtuko da."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    21 min
  • 1. Under control
    Garaitua zirudien arren, holobiontearen mehatxua inoiz baino handiagoa eta gordinagoa bihurtu da. Mundu osoan zehar, ibai-bideetatik barneratuz, anfibio itxurako piztia erraldoiak izua zabaltzen ari dira. Aurrez izandako esperientzia aintzat hartuz, mutazio berriei aurre egin ahal izateko talde operatiboa eratu da Idurre, Aroa, Imanol eta Odei gaztearen artean."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    21 min
  • 0. Holobiontea II trailerra. Izan bada; eta mehatxua da
    Zurriolako hondartzan agertu zen izakiak, nazioarteko komunitate zientifikoaren arreta gune izaten jarraitzen du. Izan ere, Donostiako Aquariumeko laborategian berpiztu eta ihes egitea lortu ondoren hainbat pertsonari erasotu eta hil egin zituen. Baina holobionte hura Idurre Aldeazabal ikerlariak eta bere taldeko Imanol eta Aroak akabatu zuten. Ez dute garaipena ospatzeko aukera handirik izan ordea, izan ere munduko beste puntu batzutan, antzerako hainbat izaki azaldu dira eta holobiontearen mehatxua mundu osora zabaldu da. Gizartean sortu duten izua kontrolatzen saiatzeko agindua jaso du Idurrek agintariengandik. Egoera uste baina larriagoa da, ordea.Task Corporation-en ezkutuko interesak, eroskeria eta sentimenduak nahasten ditu "Holobiontea"ren bigarren denboraldiak."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    2 min
  • 6. Krisalida
    Tximeleta erraldoi batena gogora ekartzen duen kusku edo krisalida bat eratu du holobionteak, non eta Pasaiako badian Albaolak duen biltegian. Metamorfosi prozesu horretatik zein itxurarekin aterako den kezkatuta, krisalida barruan dagoen bitartean izakia akabatzea erabakitzen dute Idurrek eta bere lagunek. Kontua ez da hain erraza izango, ordea."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    26 min
  • 5. Galduta
    Iñakiren erruz, holobionteak ihes egin du laborategitik odol arrasto bat utziz bere bidean. Arriskutsua dela jakinda, piztia topatzeko ahaleginak are eta premiazkoagoak bihurtu dira denentzat. Behin topatutakoan holobiontearekin zer egingo duten kezkatuta, Idurrek bere kabuz bilatzea erabakitzen du."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    21 min
  • 4. Ihesa
    Mezu anonimoan iradokitako bideari heltzea erabaki ondoren, Iñaki eta Idurreren arteko elkarlanak inork espero ez zuen ondorioa ekarri du: holobiontea berpiztu dute laborategian. Honek, baina, ordura arte ezkutuan zeuden bestelako liskarrak ere berpiztu ditu. Matthew Mendozak eta Ane Susperregik gogor egingo dute talka, piztia norbere aldera eramateko sokatiran."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    21 min
  • 3. Mary Shelley
    Jaso duen mezu anonimo arraroa ulertzeko ahaleginean, Aroarekin elkartuko da Idurre. Aquariumeko laborategian duten giroa gero eta itogarriagoa egiten zaio. Aneren aginduak jarraituz, Imanol bi emakume gazteak zelatatzen ari da, dena dela, zientziatik haratago doazen interesak baitaude jokoan holobionteari dagokionez."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    27 min
  • 2. Ustel kiratsa
    Donostiako Aquariumean izaki ezezaguna aztertzeko eratu duten laborategian giroa gero eta nahasiagoa da. Idurre Aldazabal ikerketaren buru izendatu izana ez da Iñaki Goitia zientzilari beteranoaren gustokoa izan.Idurre eta Iñakiren arteko liskarra baretzen saiatzen da Matthew Mendoza, Alaskan urte batzuk lehenago gertatua gogoan. Bitartean, Idurrek ustekabeko aurkikuntza bat egin du."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    22 min
  • 1. Izakia
    Donostiako Zurriolako hondartzan neurri handiko izaki ezezagun baten gorpua agertu da. Nazioarteko komunitate zientifikoaren arreta bereganatu du berehala. Izan ere, ez da bale ez eta txipiroi erraldoia ere, orain arte sekula ikusia gabea izan den espezie berri bat izan daitekeela pentsa liteke.Eusko Jaurlaritzak gidatuko du ikerketa eta EHUtik Idurre Aldazabal adituak hartuko du ikerketa taldearen ardura. Aurkikuntza dagoen lekura eraman dute, jende guztia egiten ari den galderari erantzuten saiatzeko: zer da izaki hori?"Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan ekoitzia. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen ditu.
    22 min

About Holobiontea

From the publisher's feed

Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko…