Nekane Zalbide da gure laugarren gonbidatua.
Elkarrizketa honetan, autismoa duen jendearen errealitatea hobeto ulertzen ikasi dugu Nekaneri esker. Bere seme Lukenen kasua azaldu digu eta urte guzti hauetan bizitako gorabehera, ikaspen eta egunerokotasunaren erronkak zeintzuk diren kontatu dizkigu.
Marea Urdina elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonen eta euren familien alde egiten duen lana ere izan dugu mintzagai.