Primixixe!!! 2.Karlistaldiaren amaierarekin zuzenki lotutako dokumentu garrantzitsu bat ekarri du Juanbak gurera. Harriduraz entzun ditugu dokumentu argigarri honen nondik norakoak. Bestalde Azkoitia 2.Karlistaldian kokatu dugu eta bertako herritar batzuen testigantzak kontatu ditugu. Liberalismoak Azkoitira ekarri zituen aldaketak nabariak izan ziren eta aldaketa hauen inguruan ere jardun gara. Oporrak iritsi dira eta Zakelon potzu hontara, Kro Kro hotsekin, irailean izango gara bueltan!!!