Ostiral arratsalde batetako giro on batek hartu du Zakelon potzua. Lehenik Tximistak eta Baldako Jentillek Gipuzkoan barna Karlistaldiekin, Zumalakarregirekin eta Santa Kutz apaizarekin lotutako hainbat leku bisitatuz eginiko egun pasa izan dugu mintzagai eta ondoren, 1894ko Herri Ordenantzei buruz jardun dugu eta oso kontu kuriosoak aurkitu ditugu bertan. Nahi dituenak ikusten hemen ordenantzetara esteka: https://mega.nz/file/6AMT3aRD#GmMFarkjNYds7aE3iCfppABwhDHU3asOkx1Qt-Ke7Kk
Gustoko izango duzuelakoan KRO KRO!!!