Aste santutako oporraldian bizitakoekin hasi dugu irratsaioa eta Euskararen inguruan ere hainbat gogoeta egin ditugu. Hasteko, Jaunek Sor Margarita Urkijo mixerikordiko andereñoak egindako lan garrantzitsua ekarri digu gurera. Ondoren, XX.mende hasierako Azkoitian kokatu gara eta gustora egin dugu garai hartako bizitza irudikatzen duen "koadroa". San Markos eguna bertan izanik, egun hau zergaitik eta nola ospatzen zen kontatu dugu. Gustora jardun dugu gaurkoan ere gure Potzoko txoko hontatik!!! Kro Kro!!!