Nutrizionistaren lanbidea nolakoa den ezagutuko dugu atal honetan. Jaten dugunak Osasunean eragina du. Denetik jatea zergatik da garrantzitsua? Badaude onak eta txarrak diren elikagaiak? Zer gerta daiteke erosketak egitera haserre edo urduri joaten bagara?Galdera garrantzitsu hauek erantzuteko Amaia Diaz de Monasteriogureni esan diogu hurbiltzeko. Elikaduraren sekretuak azaldu dizkigu Amaiak. Izaskun eta Xabi Sound ere etorriko dira gure festa alaitzera.Amantala jarri, sua piztu… eta algarak kozinatzera hurbildu!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.