Udazkeneko egun euritsu baten elkartu ginen arren, danbor hotsen gertutasunak eta zalto ondoren egin genuen afariak, saio erakargarri bat egitera eraman gintuen gure betiko potzora. Afari aurreko tertualia izan zela esan genezake saioa. Historia kronologikoari atseden eman eta Tximistak 4. DBHko bere ikasleei jarri behar dien azterketaren aurrerapena egin zigun, danbor kontuek izan zuten bere lekua saioan; baita ere "Irulegiko Eskua"k ere. Saioaren bigarren zatian, Azkoitiko Zalduntxoek izan zuten eragiñaren inguruan jardun genuen eta Tximistak Kaleko Urdangak musika taldearekin europan zehar egin berri duen giraren berri eman zigun. Gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!