Karnabal kontuekin hasi dugu urtea putzuan. Zumalakarregi piztu denaren zurrumurruak ere iritxi dira gurera! Prolegomenotan, aurkeztu berri den "Udal artxiboko erdi aroko iturri dokumentalak" liburua nola egin zen kontatu digu Jaunek eta Julene Urzelai azkoitiarrak ere izan du bere lekua gaurkoan. Azkenik, kostata baina historia kronologikoari heldu diogu 36ko gerra aurreko giro nahasia izan dugu mintzagai, 36ko gerraren "zergaitiak ulertzeko" asmotan. Kro kro!!!