Maider Oleagak zuzendutako “Muga deitzen da pausoa”, Elbira Zipitria andereñoaren nondik norakoak kontatzen dituen film dokumentala da “Klaketa”ren atal honetako hizpidea. Izaskun Arandia izan zen dokumentalaren ekoizlea eta bere kontakizunaren bitartez, xehatuko ditugu proiektuan izandako gorabeherak. Arandiaren lana, ibilbidea eta ekoizleen zeregina nolakoa izaten den ekoizpenetan.