Oihartzun handia izan du hasieratik, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, Moriartitarrek, zuzendu duten “Maspalomas” filmak. Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan aurkeztu zenetik marka jarri du euskal zinemagintzan, SSIFFen ez ezik, besteak beste Feroz edo Goya sarietan eta beste hainbat jaialditan jasotako sari eta izendapenengatik. Zuzendaritza, gidoia, eta bereziki, Jose Ramon Soroiz aktore nagusiaren lanari egin zaio gorazarrea.“Maspalomas” filmak Goenagaren gidoia du oinarrian. Konfinamendu psikologiko eta fisikoaz ari da, ezabatutako identitateen inguruko hausnarketa sotil eta, aldi berean, sakonetik. Gaizka Izagirrerekin solastu da filma sortzeko prozesuaz “Klaketa” podcastaren atal honetan.