Zakel Zaltuk irratsaioko seigarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek, Azkoitiko XV eta XVI. mendeetako testuingurura egin dute jauzia. Hari kronologikoari jarraitu diote eta 1456ko azken erronkaren ondorengo bake egoeratik sortzen hasi zen kale izendegia aztertu dute. Karkabak, Barbakanak, harresiak, ateak, alameda, bulebarra, kaleen jatorria eta garapena.... eta herri zaharreko (gaur egungo Plaza berria) biztanleen egunerokotasuna. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua.
Kro, Kro!!