Ispilu Beltza

#66 - Gabino Diego eta Raitx


Listen Later

Gabino Diego aktorea elkarrizketatu dugu Ispilu Beltzaren parean. Espainiar aktoreak 'Los Mojigatos' antzezlana aurkeztera dator Donostiara, Cecilia Solagurenekin batera. Bikote harreman baten inguruko komedia da Magüi Mirak moldatu eta zuzendu duena. Antzerkiaz eta zinemaz hitz egingo dugu Ispilu Beltzaren aurrean.
Gainera Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi duen Rakel Arenazarekin 'Raitx' hitz egingo dugu 'Abereek erantzungo balute' lanaren eta beste hainbat kontu eta komeriren inguruan. Arenazak hiria utzi zuen baserri batera bizitzera joateko, eta esperientzia horren ondorioa da bere bakarkako lehen diskoa.
Beñat Hach Embarek kazetariak Verde Prato ekarriko digu bere Salabardoan, eta saioari amaiera emateko M-ak taldearen diskografian zehar bidaiatuko dugu.
Jarri kaskoak eta entzun!
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Ispilu BeltzaBy Donostia Kultura