Hiru emakume zientzialari eta artistaren biografiak aztertu dituzte "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetarako Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek. Bi ezaugarri horiek batzen dituztelako aukeratu dituzte: zientzialari edo asmatzaile ez ezik, artista ere badira. Hedy Lamarr da lehena: haririk gabeko komunikazioaren aitzindaria eta Hollywoodeko aktorea. Bigarrena, Magdalena Moujan Otano, Otano bertsolariaren biloba matematikaria eta zientzia-fikziozko idazlea. Eta, azkenik, Berenice Abbot argazkilaria.Albisteek eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzeak osatzen dute atala.