Badira pertsona batzuk bizitza bakarrean hamaika bizitzetako esperientziak batzeko gai direnak. Horietakoa da Gorka Knörr (Tarragona, 1950) abeslari, politikari, eta enpresaria. Aita euskalduna eta ama kataluniarra izanik Gasteizen hezi zen, Catalunya eta Euskal Herriaren arteko zubi lana gaur eguneraino eramanez. Ez Dok Amairuren iraultzaz txunditurik, gitarra baten laguntzaz, kantautore gisa eman zen ezagutzera eta hortik aurrerakoa historia da dagoeneko.Playlista:Gorka Knörr - Azken agurraren negarra (Nik Nahi Dudana // 1975)Gorka Knörr - Xoxuak (Nik Nahi Dudana // 1975)Niko Etxart - Eperra (Nahasketa // 1979)Benito Lertxundi - Ez Kanta Beltza (Ez Dok Amairu // 1969)Mikel Laboa - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980)Imanol - Poeta kaxkarra (Joan Etorrian // 1987)Gorka Knörr - Txalaparta (Txalaparta // 1976)Ken Zazpi - Malen (Gelditu Denbora // 2005)Joxe Angel Irigarai - Urak Dakarrena (Josepe Irigarai // 1969)Xabier Lete - Euskal Herri Nerea (Xabier Lete // 1968)Urko - Guk Euskaraz zuk zergatik ez (Sakonki Maite Zaitut Euskal Herria // 1976)Gorka Knörr - Dringilin dron (Araba Kantari // 1974)