Benetan zabiz?

Benetan zabiz?

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Benetan zabiz? episodes

  • 7. Masailezurra lekutik aterata
    “Benetan zabiz?” podcastaren jarraitzaileek Malenek eta Aitziberrek bakarrik grabatutako atalak gustura jasotzen dituztenez, neska dosi handia, atal honetakoa! Chat GPTk proposatutako jaki-nahaste arraroak probatu dituzte, gainera. Lotuta zeukaten gonbidatua ezin izan da etorri eta aspaldiko atalik random-ena egin dute gure neskek.Gimnasioaz, "Ricky Morty" marrazkiez, powerlifter direlakoez, euskarako C2 mailak eskatzen dituen baldintzez, eta masailezurra bere lekutik aterata izateaz hitz egin dute, besteak beste, atalean zehar.Zer moduz dabil Malen Donostian? Zergatik bizi da zakur batekin? Zer gertatzen da izozkailuan izoztuta dituzun pertsonak urtzen direnean? Zure etxean agertu daitezen arriskua dago? Denboraldi honetako sagardotegia antolatzen hasi al dira dagoeneko?Lan urte honetako beste kolaboratzaile bat aurkeztu dute: Ainhoa Vitoria, nesken lankide eta batez ere, laguna! Bizitzako azal-berritzeez hitz egin dute berarekin eta gomendio kulturala ere bota die Vitoriak.Benetan zabiz, galdu egingo duzula?
    1 hr 3 min
  • 6. La Txama, lorik egiten ez duzunean
    Hau kaosa! “Benetan zabiz?” podcastera bigarren aldiz etorri dira atal honetako gonbidatuak: La Txama taldeko Tuli "El Bachatuli" eta Aitor Valcarlos! Aurrez etorri zirenetik aldaketa asko izan dituzte haien bizitzetan: Valcarlos aita izan da eta Tulik ezin izan du Argentinan artzaina izateko ametsa bete. Taldearen disko berria, Vol.2, kalean da! Aitortu dute albuma EHko artista ezagun batek ekoitzi diela eta, bestalde, norbaitek beraien azken lana zapuzteko ahalegina egin zuela. Zertarako deitu diote Janus Lesterri? Zergatik haserretu dira Aitziber eta Malenekin? Nor sartu dute Arrosaliren izozkailuan? Zergatik ezkondu dezake jendea Valcarlosek? Lehen baino lo gehiago egiten du guraso denetik? Behiekin obsesionatuta dago Tuli?Ez galdu atal ero hau!
    1 hr 1 min
  • 5. Ainhoa Etxebarria, Salda bazegoen
    Atal honetako gonbidatuaren arabera, Euskal Herriko lehen txutxu-mutxu podcasta eurena da, baina horren inguruan eztabaidatzeko gonbidatu dute, hain zuzen ere, Ainhoa Etxebarria “Benetan zabiz?” podcastaren 168. atala denera!GUAU plataformako “Salda badugu” podcast berriaz, Ainhoaren ezkontzaz, Ana Rosa Quintanaz, jendeak kioskoetan erosi nahi izan zuen “Kaixo” aldizkariaren aleaz eta filmetako sexu eszenez aritu dira hiru neskak.Nolakoa da Etxeba? Zeintzuk dira bere hobbyak? Nor da bere erreferente handienetakoa? Jendea izozteko hozkailua eta hilekoaren mina simulatzen duen aparatua estreinatu dituzte, gainera. Benetan zabiz, galdu egingo duzula?
    1 hr
  • 4. Luma Otaño, harremanetako “peluxea”
    Denboraldiko lehen eduki sortzailea gonbidatu “Benetan zabiz?” podcastean: Luma Otaño!Tolosako eduki sortzaileak ez du lan bakarra egiten; haurreskola batean haur hezitzailea ere bada, eta aitortu du, mahai-jokoak oso gogoko dituela. Mugikorraren gehiegizko erabilera, kuadrillismoa, sare sozialak, norbere bizitza partekatzea, oversharing-a eta postureoa izan dira, besteak beste, ataleko gai nagusiak. Kolaboratzaile berrietako bat ere hurbildu da gainera!Jon Gotzon Aldaparena “tardeo”az eta gazteek alkoholik ez edateko joera berriaz aritu da. Bai eta bikote harremanetako “peluxea” izateaz ere.Benetan zabiz galdu egingo duzula?
    1 hr 2 min
  • 3. Nerea Garmendia, irribarreak ezkutatzen duena
    Atal honetako gonbidatuak hogei urte eman ditu bere jaioterritik kanpo eta, azkenean, etxera itzulita semea Donostian hazteko hartu duten erabakiak oso pozik jarri du. Nerea Garmendia beasaindarrarentzat ETBko “Vaya Semanita” saioa da proiektu bereziena, hogeita hiru urte baitaramatzate berau grabatzen. Beste humorezko saio batzuk ere egin izan ditu, "Akelarre" esaterako. Garmendiak aitortu du, ETB-2n ikusita fitxatu zutela RTVE kateko “MasterChef Celebrity” saioan parte hartzeko.Zer moduz dago Garmendia osasunez? Nola izan zen obuluak izozteko prozesua? Epaitua sentitu izan da ama berrogeita bost urterekin izateagatik? Nolakoa da bera? Zein da bere buruarekiko duen pertzepzioa? Eta zer pentsatzen du Nereak, Malen eta Aitziberren inguruan?Nereak esklusiba bat eman du gainera! Hirurek, bestearekiko aurreiritziak zeintzuk izan daitezkeen azaldu dute eta giro ezin hobean aritu dira elkarrekin! "Benetan zabiz?" podcasta galdu egingo duzula?
    1 hr 3 min
  • 2. Julian Iantzi, bost urte bere atzetik
    Bost urte bere atzetik eta azkenean, manipulatzaile deitu bazituen ere, denboraldia irekitzeko proposamena onartu du! Julian Iantzik polemikari errespetu handia dio, eta gai horrekin zabaldu dute “Benetan zabiz?” podcastaren atala. Nola ez, ETBko “El Conquistador del Fin Del Mundo” saioaz eta bere parte hartzeaz ere aritu dira. Zein da saio ezagunetik Iantzi gehien hunkitu duen unea? Telebistako pantailatik haratago ezagutu nahi izan dute: Zer egiten du egunerokotasunean? Nolako sofa du? Aurkezle lanez gain, zer beste lan izan ditu? Suhiltzailea izan da? Eta tabernaria? Kirol asko egiten du? Egia eta gezurren poligrafo ezagunari aurre egin behar izan dio! Egia esango ote du? Ez galdu atala!
    1 hr 4 min
  • 1. Zorriekin bueltatu gara
    Heldu da “Benetan zabiz?” podcastaren zazpigarren denboraldia!Zimurrik gabe eta inoiz baino “umeago”, gainera. Aitziber eta Malen zorriekin itzuli dira. Uda lasaiaren ostean, anekdotak kontatzeko gogotsu daude: uda “emozionalegia” eta ingurukoen errealitate desberdinak izan dituzte hizpide. Hilabeteotako polemikak ere komentatu dituzte: emakumeak gorroto dituen bizkaiko egunkari bateko kazetariaz, eta Betizu taldearen ika-mikaz, San Ferminetako gaupasaz, hemendik aurrera jasango ez dituzten gauzez. Kontu horiez guztiez jardun dute atalean zehar.Gainera, kolaboratzaile izarra ez da bakarrik etorri: Maria Blancok eta bere zorriek tarte barregarria eskaini digute. Bestalde, denboraldiko berritasunak azaldu dituzte: aurpegi berriak kolaboratzen? Arrosaliri agur esan ote diote? Potenteak izango al dira aurtengo gonbidatuak? Denaren berri jakiteko, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren zazpigarren denboraldiko lehen atala!
    1 hr
  • 36. Pausa txiki bat pikuak ukitzeko
    Denboraldiko azken atalarekin topo egin dute Malenek eta Aitziberrek! Hogeita hamabost atal eta gero ikasturte “piperroiari” agur esateko unea heldu zaie; eta horretarako “Benetan zabiz?” podcastetik igaro diren gonbidatuei laguntza eskatu diete! Atal honetan gonbidatuek botatako galdera “salseanteak” erantzungo dituzte: gonbidaturen batekin ligatu dute? Baten batek nagia eragin zien? Nola gestionatzen dute laguntasuna eta lana? Gonbidatuetatik, nor heldu da beranduen?Uda badator eta gorputzak badaki! Udarekin batera sortzen zaizkien irrikez, eta datozen hilabete beroetan nagia sortzen dieten gauzen inguruan, aritu dira Maria Blanco kolaboratzailearekin batera!Ez galdu 6. denboraldiko azken atala! Eta benetan-zabiztarren partez: eskerrik asko beti hor zaudetelako eta uda izugarria pasa! Maite zaituztegu, bueno, “sinmas”.
    1 hr 7 min
  • 35. Sua Enparantza, eguneroko zirkuaz
    Atal honetako gonbidatua: Sua Enparantza!Gure Zirkuan abeslari eta akrobata, “Irabazi Arte!” telesaileko aktorea eta “Ztanda” kantu lehiaketako epaimahaikidea azken denboraldian. Nola bizi da karabanan? Zeintzuk dira Gure Zirkuan dituen erronkak? Zein da sekula bizi izan duen momentu randomena? Nolakoa da “koman dagoen” pertsonaiaren papera antzeztea? Zer iragarri dio astrologoak hogei orriko pdf luzean? Haurdunaldi bat?Ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren atal hau!
    1 hr 7 min
  • 34. Herenegun, bizitzari aurpegia ematen
    “Benetan zabiz?” podcastaren lehen polemika gainditu berri, atal honetan Herenegun taldeko Jon Oiartzabal eta Joseba Alonso dira gonbidatuak!Antiguotarrek hamar urte daramatzate dagoeneko taldean; bertsioak eginez abiatu zuten musikan egin duten ibilbidea. Esan digutenez, ez dakite oso ondo nola iritsi diren egiten dutena egitera eta bizitzari aurpegia gehiago “emango” baliote hobeto joango litzaiekeela pentsatzen dute.Norekin egingo lukete kolaborazio bat? Bizitzari aurre egiten diote, oro har? Zeintzuk dituzte “red-flag”ak? Zein da Unanue eta Euskowboyk izan duten polemikaren gainean duten iritzia? Zer da lagun baten alde egingo luketen gauzarik fuerteena? Gainera, “Benetan zabiz”ek antolatutako sagardotegiko xehetasun eta kotilleo guztiak, atal honetan, dituzu!Ez galdu atala!
    1 hr 5 min

About Benetan zabiz?

From the publisher's feed

"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita,…

More shows like Benetan zabiz?

La Ruina by La Ruina

La Ruina

68 Listeners

Un tema Al día by elDiario.es

Un tema Al día

34 Listeners

Saldremos Mejores by Podium Podcast

Saldremos Mejores

19 Listeners

Black Mango Podcast by Black Mango

Black Mango Podcast

92 Listeners