
Sign up to save your podcasts
Or


Gaur Ahobizien Herria antolatu dute Gabriel Aresti euskaltegian, eta euskaraz bizi den herri txiki baten itxura hartu du euskaltegiak. Ikasleak izan dira protagonista nagusiak: bakoitzak zerbitzu bat eskaini edo jaso du, eta euskarazko truke eta harreman sare polit bat sortu da goizean zehar. Denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, DJ tailerra, tarota, bingoa, sukaldaritza eta bestelako proposamenak. Giroa alaia eta parte-hartzailea izan da, eta ikasleek euren zaletasunak partekatzeko eta euskaraz praktikatzeko aukera paregabea izan dute. Bertan egon gara gu ere, eta ikasle eta irakasle batzuekin hitz egin dugu. Kontatu digute zertan aritu diren, zer zerbitzu eskaini dituzten eta nolakoa izan den Ahobizien Herri honetan parte hartzea.
Deskargatu hemen
.
The post AhoBizien herria euskaraz bizi den herria first appeared on Bilbo Hiria irratia.
By Gaur Ahobizien Herria antolatu dute Gabriel Aresti euskaltegian, eta euskaraz bizi den herri txiki baten itxura hartu du euskaltegiak. Ikasleak izan dira protagonista nagusiak: bakoitzak zerbitzu bat eskaini edo jaso du, eta euskarazko truke eta harreman sare polit bat sortu da goizean zehar. Denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, DJ tailerra, tarota, bingoa, sukaldaritza eta bestelako proposamenak. Giroa alaia eta parte-hartzailea izan da, eta ikasleek euren zaletasunak partekatzeko eta euskaraz praktikatzeko aukera paregabea izan dute. Bertan egon gara gu ere, eta ikasle eta irakasle batzuekin hitz egin dugu. Kontatu digute zertan aritu diren, zer zerbitzu eskaini dituzten eta nolakoa izan den Ahobizien Herri honetan parte hartzea.
Deskargatu hemen
.
The post AhoBizien herria euskaraz bizi den herria first appeared on Bilbo Hiria irratia.