Bilbo Hiria irratia
Download on the App Store

Bilbo Hiria irratia episodes

  • POTTO: Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak

    Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak abian ditugu eta, gaurko saioan, aurreko asteburuan gozagarri izan genuen bigarren finalaurrekoa aztertu dugu.

    Ariketen aukeraketa diktatoriala entzungai + Maite Sarasolaren iritzia…
    On egin.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/261103_potto_eibar.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post POTTO: Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    1 hr 3 min
  • Elhuyarrek 6 hitz-jolas sortu ditu gure euskara aberasteko

    Elhuyarrek sei hitz-jolas jarri ditu martxan jolasen bidez euskara aberasteko. Hitzekin jolasteak euren hiztegia osatzeko eta hitzen inguruko informazio osagarria izateko aukera emango die erabiltzaileei. Hitz-jolasak Elhuyar Hiztegiaren webgunean txertatu dira, eta gaurtik aurrera erabiltzaileek aukera izango dute euskara modu ludiko eta entretenigarrian lantzeko. Jolasak mota askotako erabiltzaileei zuzenduta daude: egunerokoan euskaraz aritzen direnei, ikasle, irakasle eta profesionalei, euskara ikasten ari direnei zein, besterik gabe, hitzekin jolastea gustuko dutenei.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261104_clara_elhuyar.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Elhuyarrek 6 hitz-jolas sortu ditu gure euskara aberasteko first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    9 min
  • PIPERPOLIS: Euskal barroko ensenbleren Xirribit disko liburuaz

    Gaur piperpolisen Xirribit disko liburua izango dugu mintzagai Euskelelea ipuin musikatuaren arrakastaren ondoren, Euskal Barrok Ensemblek Xirribit aurkezten du: Juan Kruz Igerabideren hitzek eta Irene Iruretaren ilustrazioek bizia emandako ipuin musikatu originala. Xirribit arrabita-iratxo magikoaren eta bere lagun Euskeleleren abenturek antzinako laminen mundura eramango gaituzte, non Euskal Barrok Ensembleko musikarien interpretazioek eta Maika Etxekoparren kontakizunak irudimena eta bihotza ukituko dituzten. Antzinako doinu herrikoi eta dantzagarrien bidez, musikaren botereak kantura gonbidatuko gaitu, barre eragin eta une hunkigarriak ere oparituz.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/piperpolis/261103_piper_xirribit.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post PIPERPOLIS: Euskal barroko ensenbleren Xirribit disko liburuaz first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • NORBAIT HIL DA HEMEN: 61

    Istorio bat eta sarea. Iruñeatik zuzenean bixitan etorri den Markelekin igaro ahal izan dugu ordutxoa. Bere bakarkako lana atera berri du eta gure etxean entzuteko aukera izan dugu. Entzuteaz gain, harri buruzko kontuez aritu zaigu, baita sarearen garrantziaz ere. Gertuko izenak burura etorri zaizkigu, gertuko tokiak zaintzeko premia baita ere. Bitartean, betiko moduan, gomendio polit batzuk bota dizkigu. Astea lasai hasteko egin klik bertan.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261030_norbait_hil_da_hemen_markel_61.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post NORBAIT HIL DA HEMEN: 61 first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • Ernaik eta LABek etxebizitza eta soldata duinen aldeko borrokara batzeko deia egin diote euskal gazteriari

    Gazte askorentzat, soldata duina izatea eta etxebizitza eskuratzea urruneko aukera bihurtu dira. Prekaritateak bizi proiektuak baldintzatzen dituen honetan, Ernaik eta LABek soldaten eta etxebizitzaren aldeko borrokak batu, eta azaroaren 11ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin diote euskal gazteriari. Egoeraren arrazoiez, aldarrikapen zehatzez eta mobilizazioaren ondorengo urratsez hitz egiteko, Ernaiko kideak ditugu gurekin.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261103_amaia_ernai.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Ernaik eta LABek etxebizitza eta soldata duinen aldeko borrokara batzeko deia egin diote euskal gazteriari first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    16 min
  • Arrigorriagako Gaztetxea, hamar urteko bidetik etorkizuna herritarrekin eraikitzera

    Hamar urtean, lau horma baino askoz gehiago eraiki dute Arrigorriagako Gaztetxean: elkartzeko tokia, ekimenak sortzeko aukera eta herriko mugimenduak harilkatzeko sarea. Orain, proiektu horren etorkizunari begira jarri dira. Kirolak eraikinaren lurzoruaren birkalifikazioak sortutako ziurgabetasunaren ondoren, Gaztetxeko kolektiboek eta Udalak akordioa lortu dute: Barzubia baserria izango da etorkizuneko Gaztetxearen kokalekua. Baina baserria egokitzeko urte batzuk beharko dira, eta bitartean badute zer pentsatu eta zer erabaki: zer behar ditu herriak? Nolako Gaztetxea eraiki nahi dute? Eta nola bermatu ordura arte egindako bidearen jarraipena? Galdera horiei herritarrekin batera erantzuteko aurkeztu dute GAZTETXEA HERRIRA prozesu parte-hartzailea. Horretaz guztiaz hitz egiteko, Peio Molinuevo dugu gurekin.

    https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261102_peio_arrigorriagako%20gaztetzea.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post Arrigorriagako Gaztetxea, hamar urteko bidetik etorkizuna herritarrekin eraikitzera first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • MUSIBLA #300: Basement, Bide, Underscores, Mugan, Iban Martin, My New Band Believe, Blakkat Mentxu

    Gaurko saioan rockaren eta pop esperimentalaren arteko mugak zeharkatuko ditugu, tentsio emozional handiko kantuak eta energia ezberdinetako paisaiak tartekatuz. Lehen geltokia Basement izango da, Wired diskoarekin; zortzi urteko isilaldiaren ondoren kaleratutako lan honek taldearen “hard reset” modura funtzionatzen du: Run For Cover zigiluarekin berriz elkartuta, euren rock alternatiboaren esentziara itzuli dira. Ondoren, Bide talde nafarraren Bidean gaude diskoan murgilduko gara. Hamar kantuz osatutako euskarazko pop-rock lana da, zaurgarritasunetik idatziak; ibilbide pertsonal baten kronika emozional modura funtzionatzen du. Giro horretatik, pop eta dancearen arteko mugak desegiten dituen Underscores proiektuaren U diskoan sartuko gara. April Harper Grey kantugile eta ekoizlearen hirugarren lana da izen honen azpian, eta 2010eko pop komertzialaren, bro-step-aren eta bubblegum bass-aren kutsuak berriz gorpuztu ditu lan honetan. Ondoren, Mugan taldearen Bizitza Ozen Denean II jarriko dugu, Bizitza ozen denean I-ren jarraipena den EPa. 2026ko maiatzean kaleratutako bost kantuko lan honek Xabier Erkizia ekoizlearen laguntzarekin grabatutako rock garaikide eta melodiatsuaren aldeko apustua egiten du emaitza bikain honekin. Handik oso gertu, baina tonuz askoz biluziagoan, Iban Martin nafarraren Zaurietan Lore izango da hurrengo geltokia. Aitaren heriotzaren dolutik sortutako lehen bakarkako EPa da, lau abestiz osatua; gitarra eta ahots hurbilak dira ardatz, baina Maite Ruiz de Erentxunen akordeoiak, Ander Marino Elorzaren bateriak eta Gotzon Eizagirreren baxuak geruza leunak eransten dizkiote. Aurrera gure bidean, My New Band Believe proiektuaren izen bereko diskoan sartuko gara. Black Midi taldeko baxu-jotzaile ohia den Cameron Pictonek gidatzen duen banda ireki honek bere lehen lana aurkeztu du duela gutxi. Esperimentazioa eta are rock sinfonikoaren bide mamitsuetatik barrena ibilaldi polita da diskoa. Saioaren zatirik bitxienetakoa Blakkat Mentxu proiektuaren izen bereko diskoa izango da. 2026ko martxoan kaleratutako lan honetan euskal rock eta pop alternatiboaren eremuetatik dabilen taldeak zortzi kantu bildu ditu.

    https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/musibla/261102musibla_300.mp3

    Deskargatu hemen.

    The post MUSIBLA #300: Basement, Bide, Underscores, Mugan, Iban Martin, My New Band Believe, Blakkat Mentxu first appeared on Bilbo Hiria irratia.

    0 min
  • SOINUGELA: Musikari handiak ere hiltzen dira

    Ongi dakizuenez, noizbehinka, azken hileotan zendu diren hainbat musikari gogora ekartzen ditugu, haien kantak aukeratuta. Gaurko saiorako kantu batzuk ekarri ditugu, ohorezko musikari batzuen lanetatik aukeratuta. Euskal Herrian hasi gara, 50 urterekin utzi gaituen Igor Arzuaga (Laudio, 1976) aipatzen. Dolly Parton (Tennessee, 1946), 80 urterekin joan den country musikaren izarra oroitu dugu, baita Plas Johnson (Louisiana, 193) eta Clannad taldean ibilitako Moya Brennan (Donegal, 1952) irlandarra ere. ZZ Top taldean bateria jole ibilitako Frank Beard (Frankston, Texas, 1949), The Teardrop Explodes taldeko bateria Gary Dwyer (Liverpool, 1959), James Blood Ulmer (Hego Karolina, 1940) jazz eta blues gitarra jolea, Barry Dransfield (Harrogate, 1947) folk bibolin jolea, CBS disko etxeko buru izandako Clive Davis (Brooklyn,1932). Amaitzeko, Ross Friedman (The Bronx, 1954) aipatu dugu, Ross The Boss ezizenez ezaguna, Dictators taldearen gitarra eta Manowar taldearen sortzailea, aurtengo martxoan zendua eta Kafe Antzokian maiz zuzenean aritutakoa. Argazkia: Ross The Boss Kafe Antzokian (Jabi Zabala, 2008).

    https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/soinugela/261027_soinugela_musikari_handiak_ere_hiltzen_dira.mp3

    Deskargatu hemen.

    Entzun ditugun kantuok:

    1. Ihesi (Igor Arzuaga, 2017)
    2. Coat of Many Colours (Dolly Parton, 1971)
    3. Pink Panther Theme (Henrry Mancini / Plas Johnson 1963)
    4. Theme from Harry’s Game (Clannad, 1983)
    5. La Grange (Z.Z. Top, 1975)
    6. Reward (Teardrop Explodes, 1981)
    7. Please Tell Her (James Blood Ulmer, 1983)
    8. Morris Call (Ashley Hutchings and Barry Dransfield, 1972)
    9. Hey Joe (Patti Smith, 1974)
    10. Master Race Rock (The Dictators, 1975)
    11.  

      The post SOINUGELA: Musikari handiak ere hiltzen dira first appeared on Bilbo Hiria irratia.

      0 min
    12. Richard Stallmani ARGIA astekarian

      ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Hasteko, Richard Stallmani egindako elkarrizketa izan dugu hizpide. Informatikaren eta askatasun digitalaren arloko pertsonarik eraginkorrenetako bat da Stallman. New Yorken jaio zen 1953an, eta software librearen aldeko mugimendua sortzeagatik eta 1983an GNU proiektua abian jartzeagatik da ezaguna, batez ere. Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren 25. urteurrenari ere erreparatu diogu. Urtemugaren harira, Onintza Iruretak Paul Bilbao zuzendari ohia eta Agurne Gaubeka egungo zuzendaria elkartu ditu, erakundearen ibilbideaz aritzeko. Amaitzeko, Bizente Ameztoi margolariak ARGIArekin izandako harremanari buruzko artikulua aipatu dugu, haren heriotzaren 25. urteurrena betetzear dela.

      https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261029_maria_argia.mp3

      Deskargatu hemen.

      The post Richard Stallmani ARGIA astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.

      26 min
    13. LIBURUEN MINTZOA: Markel Sanchezekin solasean “Sorbatza” liburuaz

      Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Astero, Mikel Antzak idazle bat gonbidatzen du saiora. Laugarren saioko gonbidatua Sorbatza eleberria idatzi duen Markel Sanchez izan da. Horrezaz gain, Iruñetik Nafar Ateneoko arduradun Ines Castiellak euskarara ekarritako Nafarroako Margaritaren Heptamerona gomendatu zigun. Sorbatza eleberria eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan SORBATZA.

      https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenmintzoa/261001_liburuen_mintzoa_marka_sanchez_04.mp3

      Deskargatu hemen.

       

      The post LIBURUEN MINTZOA: Markel Sanchezekin solasean “Sorbatza” liburuaz first appeared on Bilbo Hiria irratia.

      56 min

    About Bilbo Hiria irratia

    From the publisher's feed

    Bilboko euskal irratia