Aita batek, bere seme-alabak zaintzea ez dira txalogarria, zentzukoak baizik, nahiz eta, oraindik, gure gizartean ala ez ikusi.
Horrexegatik da garantzitsua gizonezkoen artean ereduak sortzea eta kontziliazioarako bidea zein den ezagutaraztea.
Arazo nagusia pribilegioetan oinarritzen da, gizarteak eta historiak posizio eroso batean utzi ditu gizonak eta horregatik lan handia dago egiteko erantzunkidetasun bat eta benetako kontziliazio bat lortzeko.
Baina badaude bidea irekitzen ari duten pertsona batzuk, haien artean gaur, azaroak 30, zaintzaren inguruko hitzaldi bat emango duten Edu Portilla eta Matxalen Legarreta.
Beasaingo udalak, Gipuzkoako aldundiarekin batera Herrilab ekimenaren barne antolatu du ekitaldia eta helburua kontziliazioa eta emakumeen eta gizonezkoen papera zaintzaren iguruan zein den ezagutraraztea eta sentsibilizatzea da.
Honi buruz hitz eginteko, Gipuzkoako Kale Nagusian, Edu Portilla, On:Giz elkarteko kidea eta Matxalen Legarreta, EHUko soziologa, izan ditugu.