Ikastolen elkarteak aurkerztu berri du urriaren 3an ospatuko duten Kilometroak jaialdiaren 45. ekitaldia. Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatuko dute eguna, eta “Batera, bagara, bat gara” leloa izango du.
Gaurko agerraldian esplikatu dituzte jaialdiaren xehetasunak eta gure kidea, Lide Álvarez, bertaratu egin da prentsa-aurrekora.
Berari esplikatu egin diote aurten ez dela jaietarako urtea, nahiz eta gogoak izan, horregatik, leloak esaten duen bezala, inoiz baino batuagoak egon behar dira egoerari aurre egiteko eta hurrengo urtean ospakizuna behar den bezala ospatzeko.