Zientzia

Aitor Urresti: ''Agian, energia eolikorako parke txikiagoak behar dira''


Listen Later

Haize erroten bidezko energia bai edo eztabaidan sartu gabe, parke eolikoen tamainaz hitz egitea nahiago du Aitor Urrestik, EHUko energia berriztagarrien irakasleak. Errota handiek inpaktu handiagoa dute hegaztiengan eta hori aintzat hartu beharko litzateke, bere ustez, areago Euskal Herria migrazio gune denean. Arabako  Iturrieta eta Arkamun parke eolikoak eraikitzeko proiektuak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak, ingurumenaren ikuspegitik ez direlako bideragarriak. Hortaz, txikiagoak diren bi proiektuk jaso dute oniritzia: Labraza eta Azazetakoak. Mendiak aske plataformaren iritzirako, handiak edo txikiak, denak dira bio-dibertsitatearen kontrakoa.  
Badira hamar urte azken parke eolikoa eraiki zenetik eta itsasoan kokatutako erroten balizko proiektuetan ere aurrerapen teknikorik ez da izan azken urteetan.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca